KRITERIUMA
Pinoi finkodun kriteriuma, 100% urbanoa, 2019ko uztailaren 13an ospatuko da Oñatiko alde zaharrean.
15 bira.
Distantzia totala: 27 km.

1.8 km birako.
Trafikorik gabeko zirkuitua.
LAGUNTZAILEAK

ARAUAK
- Zirkuituko 15 birak egiten dituen lehen txirrindularia helmugatik pasatzean amaituko da lasterketa. Egindako itzulien eta helmugaratzeen arabera osatuko da sailkapena.
- Lasterkari bikoiztuak kaleratuak izango dira.
- Pinoi finkoko bizikletak soilik (eraldaturiko errepideko bizikletak debekatuta).
- Ez da inolako freno manualik onartuko. Kalapie, strap edo pedal automatikoz osatutako pinoi finkoko sistema bakarrik.
- Kaskoa derrigorrezkoa.
- Pista edo errepideko manilarra derrigorrezkoa (bullhorna debekatuta).
- 16-18 urte artekoek gurasoen baimena aurkeztu beharko dute.
- Parte-hartzaile guztiek bete beharko dute dokumentu bat, gerta daitekeen edozein istripuren aurrean antolakuntzari ardura kenduko liokeena.
- Antolakuntzak ez du hartuko gerta daitezkeen ezuste edo istripuen ardurarik.
- Anbulantzia egongo da.
- Hirugarrenei gerta dakieken ezbeharrentzako asegurua izango da.
SARIAK
IZEN-EMATEAK
- KRITERIUMeko izen-emateak www.sailkapenak.com-en egin behar dira.
- Plazak mugatuak izango dira: 60 partehartzaile.
- Izen-emate bakoitza 25€ ordaindu beharko da.