GOLD SPRINTAK


 

Festa giro eta parte-hartze irekia helburu izanik, bi pertsonen arteko arrabol (rodillo) gaineko bizikleta norgehiagoka da GOLD SPRINT txapelketa. Bertan, 500 metroko distantzia ahalik eta denbora gutxienean osatu behar izaten dute parte-hartzaileek.
 
1.FASEA:
Parte-hartzaile bakoitzak 500 metroko esprintean egindako denborak bilduko dira eta sailkapen orokor bat egingo da. Sailkapen horretako lehen sailkatuak (10, 15, 20… parte-hartzaile kopuruaren arabera) 2. Fasera pasako dira.
 
2. FASEA: 
Sailkatutakoak kanporaketa batean sartuko dira, era aleatorio batean antolaturiko buruz buruko eliminatoriak eginez. Era honetan, finalera iristen diren bi parte-hartzaileek 1000 metroko finala jokatu beharko dute elkarren aurka. 
 

 

2016ko EDIZIOA


Giro aparta, emozio ugari eta lehia biziak ikusi ahal izan genituen Oñatiko Gaztelekuan, haur, gazte zein heldu ugari berataratu zirelarik GoldSprintak gertu gertutik ikusi eta gozatzera.

 

Lehia benetan estuak egon ziren aurten eta azkenean Xabier Barrena eta Mikel Lizarralde oñatiarrak iritsi ziren finalera. 1000 metroko lehia bizia bizia jokatu zuten eta Mikel Lizarralde izan zen aurtengo garailea. Txapelketako abiadurarik altuena ordea Xabier Barrenak lortu zuen 92 km/h-ko abiadurarekin.
 
Antolakuntzatik eskerrak eman nahi genizkioke, aurretik zein egunean bertan dena ondo joan dadin lagundu duten guztiei, hau guztia ezinezkoa litzateke zuen lanik gabe eta! 

 

Argazki gehiago... 

 

2015ko EDIZIOA


Ederra izan zen Oñatiko Gaztelekuan bizi izan genuena. Ikusle ugari, jai-giro aparta eta lehia bikainak! Giro ezin hobea sortu zen eta 3 ordu iraun zituen ekitaldiak, guztira 23 desafio eginaz.

 

Joseba Albizu oñatiarrak eraman zuen lehen saria, Aritz Lopes gasteiztarraren aurka jokatutako final lehiatuan. Txapelketako abiadurarik altuena Xabier Altube oñatiarrak lortu zuen 99,57 km/h-ko abiadurarekin.
 
Hau guztia posible izan dadin behin eta berriz laguntzeko prest egoten direnei gure eskerrik onenak eman nahi genizkieke. Hau guztia ezinezkoa litzateke zuen lana gabe! 

 

Argazki gehiago... 

 

2014ko EDIZIOA


Giro ezin hobea sortu zen eta gende andana hurbildu zen, bertakoak, kanpotarrak, helduak, gazteak eta baita haurrak ere. 19:00etan hasi eta 3 ordu iraun zituen ekitaldiak, guztira 34 desafio eginaz. 38 parte hartzaile izan ziren eta tartean Beasain, Zarautz edo Donostiarrik ere izan zen.

 

JonAnder Arakama Beasaindarrak irabazi zuen txapelketa Antton Zubia Oñatiarraren aurka jokatutako final lehiatuan eta txapelketako abiadurarik altuena oñatiarrak lortu zuen 88 km/h-ko abiadurarekin.
 
Hau guztia posible izan dadin behin eta berriz laguntzeko prest egoten direnei gure eskerrik onenak eman nahi genizkieke. Hau guztia ezinezkoa litzateke zuen lana gabe! JonAnder Arakama Beasaindarrak irabazi zuen txapelketa Antton Zubia Oñatiarraren aurka jokatutako final lehiatuan eta txapelketako abiadurarik altuena oñatiarrak lortu zuen 88 km/h-ko abiadurarekin.

 

Argazki gehiago...